BIZENTA MOGEL

1782an Azkoitian jaioa, Abandon (Bilbo) hil zen 1854an. Bera baino urtebete zaharragoa zen anaia Juan Jose Mogel ere euskal idazlea izan zen.

Oso gaztea zela, umezurtz geratu eta Markinan bizi zen osabarekin, Joan Antonio Mogel apaiz idazlearekin, bizitzera joan zen. Osabak euskaraz, gazteleraz eta latinez irakurtzen eta idazten irakatsi zion.

Ez dugu ahaztu behar garai hartako baserritar gehienak behartsuak zirela eta krisi ekonomiko eta soziala ikaragarria zela, azkenean matxinadak eta gudak piztuz.

Garai hartan ez zegoen ondo ikusia emakumeek idaztea eta zenbait kasutan gizonen izengoitia erabiltzen zuten, Fernán Caballerok (Cecilar Bohr de Faber), adibidez. Rosa Gudmundsdóttir, Islandiako idazleak, bere bizimodu tristea kantatzen zuen bertsotan, baina bere sexu eta egoerari zegokion bezala, neskamea izaten jarraitu zuen. Adibiderik ezagunena Mary Shelley da, "Frankenstein" idatzi zuena. Gutxik dakite emakume batek idatzitako eleberria denik.

Gizonak erantzun zion gaitasuna zuela baina emakume batek ez zuela zertan idatzi beharrik eta are gutxiago argitaratu. Bizentak idazlea izateagatik bere ausardia onartzen zuen eta bazekien irakurle askok galdetuko ziotela bere buruari zergatik ez zituen emakumeen lanak egiten, josi, adibidez. Kultur maila altuko famili batekoa izanik, bere osabak latina irakatsi eta idazten animatu zuen.

Bizenta Mogel piolin